XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DOKUMENTAZIOA. IPARRALDERANTZ

Iparraldera joateko asmoa baduzu, ez etxean utzi N.A.N. edo pasaportea; jakingo duzu noski N.A.N., nahitanahiezkoa dela 14 urtetik aurrera.

Kontuz! N.A.N. kadukatuta baldin baduzu, nahiz eta berritze irargia eraman, ezin izango duzu muga Toki ofizialetatik igaro, kasu horretan, pasaportea erakustea da modu bakarra.

Oraindik 18 urte ez badituzu, N.A.N. eramateaz gain zure gurasoen baimen berezia ere beharko duzu (bakarrik joanez gero, hau da, zu azaltzen zareneko pasaportearen gara-adineko titularra zurekin ez badoa).

Merkeagoa aterako zaizu, liberak Iparraldean erosi beharrean, alde honetan erosten badituzu; hala ere, muga inguruko leku askotan pezetatan ordaintzea onartzen dute.

Kotxeko dokumentazioa behar bezala eraman! (Agiri berdea...).

OSTATUKIDE TXARTELA Nazioarteko Gazteri Ostatuen Sareari atxikitako Ostaturen batera joan asmo baduzu (ikus LOJAMENDUAK), Ostatukide Txartela eraman beharko duzu; txartela Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Saileko Lurralde Ordezkaritzetan lor dezakezu (ikus AGENDA).

Honako hauek dira modalitateak, prezioak eta betekizunak: @- Gazteentzakoa: 26 urte ez dutenentzat: 500 pzta., 2 argazki eta N.A.N.ren fotokopia.

- 26 urtetik gorakoentzakoa: 1.000 pzta. 2 argazki eta N.A.N.ren fotokopia.

- Familientzakoa: 3.000 pzta. Famili liburuaren fotokopia, familiburuaren N.A.N.ren fotokopia eta 2 argazki.

- Taldeentzakoa: 26 urte ez dutenen Gazte Elkarteen bazkideentzat. 2.000 pzta.

20 pertsona arterainoko taldeak. Beste zerrenda bat egin, kopuru hori gaindituz gero.